Moriwase - Publizitate Agentzia Bat

Publizitate-agentzia gara, eta 2002 urteaz geroztik gurekin lan egiten duten marken osasuna hobetzen lan egiten dugu

Gure bezeroentzako markak sortzen ditugu. Berreraiki, berregokitu eta publiko berrietara, garai berrietara eta kontsumo nahiz aisialdi-modu berrietara moldatzen ditugu.

Marka horiek euren kontsumitzaileei hurbiltzeko publizitate-kanpainak garatzen ditugu, ohizko kanal eta baita digitalen bidez ere.

Argitalpen, packaging, bideo, web eta estrategia digital proiektuak ere egiten ditugu.

Dena da berria, eta dena aldatuz doa. Gure eguneroko jardunak ez du zerikusi handirik 2002koarekin.

Edo bai.

Gure lana da, eta benetan atsegin dugu.