San Mames

BEZEROA: Athletic Club KATEGORIA: BRANDING

San Mamesek 1913an ireki zituen lehenengoz bere ateak eta 100 urtetan zehar nazioarteko erreferente izan da futbol munduan, "La Catedral" ezizenaz ezagutua.

San Mames Barria, 2013an eraikia, aurrekoaren toki fisiko berdinean kokatzen da eta, bere sorreratik, zelai zaharra paregabe egin zuen ezaugarrien oinordeko gisa ulertua izan da.

Iraganetik etorkizunera begiratzen duen marka

Gure erronka marka bereizgarria sortzea izan zen, Europako nahiz munduko goi-mailako estadio batentzako egokia, eta aldiberean Clubaren historioarekin konprometitua zegoena. 100 urtetako historiaren oinordeko duina behar zuen izan, eta baita, zelai berriak bete beharreko erabilera anitzetara moldatzeko gai ere.

Proposatutako ikus-sistemak eraikinaren nortasun arkitektoniko nabariarekin harmonia mantendu behar zuen, eta aldi berean, Clubaren tradizio eta istoria errespetatzeko gai izan behar zen, hauek mende berrirako etengabe berrikusiz eta eguneratuz.

San Mames-en marka berria egiteko, Athletic Club-ak erabilitako tipografian oinarritzen gara, nortasun eguneratua emateko aldatuz, eta, modu honetan, zelaiaren eta klubaren arteko harreman zuzena finkatuz.

Serif gabeko familia tipografiko sendoa, modernoa eta arkitektonikoa, proiektu honetan helarazi nahi dugun marka-irudirako ezin hobea da, batez ere, espazio ezberdinetako seinaletikak eskatzen dituen formatu handietarako aplikazioak kontutan hartzen baditugu.

Estadioaren barneko giroa, guztiz gorria da eta "Athletic Club" testua albo tribunetan zuri-beltzez argi atzematen da, San Mames Barriako elementu bereizgarrienetako bat izanik.

Marka nortasun berrirako, harreman hau ezarri ondoren, beste tipografía bat aukeratzen dugu, 53.000 pertsona biltzen dituen kirol estadio baten beharrak kontuan hartuz.

San Mames Barria Ligako lehenengo estadioa eta Europako lehenetarikoa da, eraztunetan era kromatikoan integratutako publizitate estatikoa aurkezten. Modu honetan, marka iragarleei klubarekiko lotura paregabea eskeintzen zaie, euren iragarkietan Athletic-en koloreak bere egiten dituztelarik.

Estalki ikusgarriaren azpian, Athletic-en bi ezkutu eta lehoiek hurrengo 100 urteetan etortzeke dauden garaipenak babesten dituzte.