Itsasoko gauza on guztiak islatuz

Itsasoko gauza on guztiak islatuz

BEZEROA: Campos KATEGORIA: BRANDING, PACKAGING, PRINT

Campos XX. mendeko hegaluze eta hegalabur kontserbagile bermeotarra da. Urteetan zehar, kalitate ezinhobearen adierazpide izan da, arrain-kontserbak sakratuak diren herrialdean.

Itsasoko gauza on guztiak islatuz

Markak denborarekin bat aldatuz doaz, eta euren ingurunearekin berdin gertatzen da. Salmenta kanaletan lehia areagotzean, elementu eta kontsumo ohitura berriak agertzen dira eta atzo kontsumitzailearen arreta pizten zuenak, egun ez du batere eraginik. 

Hori dela eta, 2002tik gure xedea Campos-en irudia hobetzean datza, betiere produktuaren mailan mantenduz eta konpetentziaren aldean nabarmenduz.

Marka sendoa

Campos-ekin jorratu dugun ibilbidean, bere produktu nahiz segmentazioetan, koherentzia eta nortasun bisuala bermatzea izan dugu oinarri.

Koloreak, tipografiak eta irudiak diseinu bereizgarrietan bateratzen ditugu, modu honetan, gure markaren ezagutze eta identifikazioa bermatuz.

Itsasoko gauza on guztiak islatuz

Produktu bikaina

Etengabeko hobetze lan prozesu honek, Campos-en identitate eta posizionamenduaren mantentze eguneratua bermatzen du. Hori lortzeko, atzemanezinak diruditen aldaketak egiten ditugu, baina erosketaren momentuan eragin nabarmena suposatzen dute.

Behin dastatuz gero, kalitate handiko produktu honek jarraitzaile leialak lortzen ditu. Azken finean, Campos itsasoko gauza on guztien islada da.