Jakintza Sortzailea

Jakintza Sortzailea

BEZEROA: Universidad de Deusto KATEGORIA: BRANDING, MOTION, ONLINE

DeustoTech 2005ean sortutako ikerketarako unibertsitate-institutoa da, Ingeniaritza fakultateak, Deustuko Unibertsitatearen baitan, urte askotan zehar garatutako ikerketa-jarduerak finkatzeko.

Hastapenetatik, 200 ikerketa eta berrikuntza baino proiektu gehiago garatu izan ditu, mundu osoko 50 enpresa eta 40 ikerketa taldekin lankidetzan.

Jakintza Sortzailea

Funtsa eta ikuspegia

Deustotechen instalazio berrien irekierarekin batera, euren oinarriak bi minututako pieza digitalean irudikatzeko eskatu ziguten. Oinarriok ibilbide baten kontakizunean sartu eta komunitate akademiko nahiz instituzionalen aurreko ekitaldian aurkeztu ziren.

Hasieratik, DeustoTech-en ekintza oro transmititzeko, narrazio eta ikus-hizkuntza klasikoa gainditzearen beharra ulertu genuen. Bezeroarekin gure ikuspegia partekatzean, izugarri gustoko zutela adierazi ziguten.

Alde batetik, Deustuko Unibertsitateak normalean erabiltzen zituen ikus-estilo formaletatik urruntzeko proposamena egin genuen. Bestetik, data, datu eta ekintza oro ahaztea erabaki genuen, testu sinbolikoagoen aldeko apustua eginez.

Emaitzari "Jakintza Sortzailea" izenburua eman diogu (eta, azkenean, 3 minutuko iraupena du).