DeustoForum berritzen

BEZEROA: Universidad de Deusto KATEGORIA: BRANDING, DIGITALA, STAND

DeustoForum askotariko hausnarketa eta elkarrizketarako gunea da, eta hainbat jakintza-arlotako profesional adituen sareko lana sustatzea eta Deustuko Unibertsitateak gizarteari egiten dion ekarpena indartzea du helburu.

Bi urteko etenaldi baten ondoren, 2022. edizioak modu eguneratu eta indarberrituan aurkeztu nahi zuen bere burua. Horretarako, bere ikusizko identitatea berritu eta hurrengo hilabeteetarako aurreikusitako hiru topaketetan sortuko diren komunikazio-beharretara zabalduko da.

Energia-trantsizioa eta deskarbonizazioa

“Energia-trantsizioa eta deskarbonizazioa: datozen urteetarako erronkak” izan zen joan den ekainaren 9an egin zen inaugurazio-jardunaldiaren izenburua. Jardunaldi horretan, energia-trantsizioarekin eta deskarbonizazio-prozesuekin lotutako funtsezko gai batzuk aztertu ziren, bai maila globalean, bai Euskadin.

Joseph McMonigle Energiaren Nazioarteko Foroko idazkari nagusiak eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak hartu zuten parte, Jorge Fernández Orkestrako Energia- eta Ingurumen-labeko koordinatzaileak moderatuta.

Identitate berriaren gakoak

Identitate berriak Deustuko Unibertsitatearekin zuzeneko lotura izaten jarraitzen du, bere aplikazioetan kolore urdina nagusitzen baita. Hala ere, degradatuak sartzeak eta tonu desberdinak konbinatzeak emaitza interesgarriagoa eta gaurkoagoa ematen du.

Aukeratutako tipografia nagusiaren protagonismoa ere nabarmentzen da; horrek izaera eta nortasun nabarmena ematen dio lortutako multzoari.