Jaten duguna gara

Jaten duguna gara

BEZEROA: Eusko Label KATEGORIA: KANPAINAK, PACKAGING

Eusko Label adierazgarriak kalitate bermea ekoizpen edota lantze prozesuan zehar mantentzen duten elikagai euskaldunak identifikatzen ditu.

Jaten duguna gara

Irtenbide bereiziak, ikuspegi kolektiboan

Gure eginkizuna produktuek duten ezaugarri eta kalitate bermea salmenta puntuetan zabaltzea da, batzutan beste markek baino prezio altuagoan bada ere. Hori guztia packaging edota aurkezpen aldetik euren artean oso ezberdinak diren produktuekin lan eginez egiten dugu.

Eusko Label-entzat garatu ditugun proiektu ezberdinek marka itxura bateratua partekatu dute beti; hala ere, produktu bakoitzak bere kodeak eta salmenta puntuko berezitasunak mantentzen ditu.

Banaka sostengatzen diren irtenbide bereiziak eskaintzen ditugu, baina baita zigiluaren presentzia era kolektiboan indartzen dituztenak ere.

Jaten duguna garela pentsatzen dute batzuk, baina begiekin jaten dugula diote beste batzuk. Edonola ere, Eusko Label produktuak kalitate-berma dute.