Kalitate goreneko webgunea

BEZEROA: Eusko Label KATEGORIA: DIGITALA

Eusko Label berme eta kalitate handiko marka bat da, Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzi, eraldatu edo egindako nekazaritzako elikagaiak identifikatzen dituena, eta horien kalitateak, espezifikotasunak edo berezitasunak batez besteko orokorra gainditzen du.

Arrainak, haragiak, arrautzak, esnekiak, barazkiak, lekaleak, frutak, gaur egun 18 produktuk betetzen dituzte bereizgarri hau erakusteko baldintza zorrotzak.

Gainera, Euskadin beste berme-marka batzuk daude, produktuen kalitatea eta tokiko jatorria bermatzen dutenak (Euskal Baserri, Sagardo Gorenak, Ekolurra), bai eta Europar Babesa duten beste izendapen batzuk ere (BJD, AGB, ETG).

Moriwasetik garatu dugun webgune berriak kontsumitzaileari produktu horien guztien ezaugarriak ezagutzeko gune bat ematea du helburu, modu erraz eta ordenatuan, errezeta ugari eta trazabilitatea bezalako tresna interesgarriak eskainiz, haragiaren edo hegaluzearen kasuan.

Webgune berriaren helburu nagusia erabiltzaireari nabigazio-esperientzia erraz eta intuitiboa eskaintzea izan da, Euskadiko kalitate goreneko elikagaien zigiluen pean bildutako marka eta produktu sorta zabalaren ikuspegi orokor eta partikularra eskaini ahal izateko.

Kalitate goreneko webgunea

Webguneak euskaraz edo gaztelaraz bisitatzeko aukera ematen du, eta gaurkotasunari buruzko atal bat eta agenda bat ditu, ekitaldien eta sustapen-ekintzen egitaraua jarraitu ahal izateko.

https://euskolabel.hazi.eus/