LANTEGI BATUAK, EHUNEKO EHUN GAI

BEZEROA: Lantegi Batuak KATEGORIA: BRANDING, KANPAINAK, EDITORIALA, ONLINE, PRINT, SHOOTING

GIZARTEARENTZAKO MEZUA

Lantegi Batuakek azken 10 urteetan garatutako lanak 1500 milioi euro baino gehiagoko ekarpena egin du Bizkaiko lurraldean. Gizartean helarazi eta ezaguna izan behar den zenbatekoa.

 

Azken 10 urteetako lan hau eta gizarteari Giza Balio Integratua zer den aurkezteko, erraz eta ikusmenerako erakargarria den hizkeran oinarritu gara, ondoren kanpaina komunikabide ezberdinetara egokituz: motion graphic moduko zenbait pieza, informaziozko diptikoa, landing page bat, txertatze ezberdinak prentsan edo azalpen ibiltariak, besteak beste.

 

Analisiaren emaitzek ondorioztatzen dute Lantegi Batuaken giza balio integratua 2018. urtean 207 milio eurotan handitu egin zela Bizkaian. Emaitza horiek bildu dituen aurkezpen ekitaldiak, erakundearen parten diren eta desgaitasuna duten pertsonen, baita familiarren, enpresen eta instituzioen parte hartze eta eztabaida jaso zuen, giza kontabilitatea eta Lantegi Batuaken jarduerak gizartean nolako “eragin positiboa” daukan azaltzen duen sentsibilizazio ekintza izanik.

GIZARTEARENTZAKO BALIO EKARPENA

Lantegi Batuaken giza balio integratua 207 milio eurotan handitu zen 2018. urtean eta erakundean inbertitutako euro bakoitzarengatik 13 euroko itzulera sortzen da UPV/EHU eta Deustuko Unibertsitateak batera burututako kontabilitate analisi baten arabera.

"Ehuneko ehun gai" claimaren bidez, Lantegi Batuak-en 2017 urteko txostena aurkezten dugu ikuspuntu desberdin batetik: ez da enpresa bere lorpenak eta gertaera garrantzitsuak kontatzen dituena, hor lan egiten duten pertsonak baizik. Haiek dira benetako protagonistak: haien aukera laboralak nola lortu zituzten eta zer modutan hauek lagundu duten haien garapen pertsonal, sozial eta profesionalean.

 

Zifrak guztia kontatzen ez dutenean

Zifrak garrantzitsuak dira, baina ez dute dana kontatzen. Lantegi Batuak-ek proposatutako helburua lortzeko, ezin da soilik zenbakiekin kontatzea: pertsonak ezinbestekoak dira.

 

Horregatik, "%100 gai naiz" mezuaren bidez, profil desberdinak dituzten lau pertsonek izan dira kanpaina honen protagonistak. Hauek, publikoarekin partekatzen dute Lantegi Batuak-en ekarpena gizartean, desgaitasunak dituzten pertsonen inklusio soziolaboralaren bidez, gizartea sentsibilizatzen saiatuz eta haien gaitasun eta eskubideak lagunduz.

 

4 protagonista, 4 istorio

Lau protagonistek kontatzen digute, bideo formatoan, haien esperientziak enpresan, eta desgaitasunak dituzten pertsonek egunero aurre egin behar duten erronkak: genero-berdintasuna, lan prozesuetan eskuragarritasun eta moldagarritasunean berritzearen beharra, edo haien enplegagarritasuna, autonomia eta trebetasun sozialak gaitzeko trebakuntza programak garatzearen beharra. Holan, pertsona hauek benetan diren moduan erakusten dira: ehuneko ehun gai eta Lantegi Batuak-en arrakasten erantzunkide. 

 

Urteko txostena ulertzeko beste modu bat

Ikus-entzunezko pieza hau ardatz gisa, memoriaren eginkizuna egiten duen micrositea sortu dugu, imprimatutako liburuxka ordezkatuz eta modu argian aurkeztuz 4 pertsona protagonistak eta haien istorioen bidez adierazten dituzten enpresaren datuak.