LANTEGI BATUAK, EHUNEKO EHUN GAI

BEZEROA: Lantegi Batuak KATEGORIA: BRANDING, KANPAINAK, EDITORIALA, ONLINE, PRINT, SHOOTING

"Ehuneko ehun gai" claimaren bidez, Lantegi Batuak-en 2017 urteko txostena aurkezten dugu ikuspuntu desberdin batetik: ez da enpresa bere lorpenak eta gertaera garrantzitsuak kontatzen dituena, hor lan egiten duten pertsonak baizik. Haiek dira benetako protagonistak: haien aukera laboralak nola lortu zituzten eta zer modutan hauek lagundu duten haien garapen pertsonal, sozial eta profesionalean.

 

Zifrak guztia kontatzen ez dutenean

Zifrak garrantzitsuak dira, baina ez dute dana kontatzen. Lantegi Batuak-ek proposatutako helburua lortzeko, ezin da soilik zenbakiekin kontatzea: pertsonak ezinbestekoak dira.

 

Horregatik, "%100 gai naiz" mezuaren bidez, profil desberdinak dituzten lau pertsonek izan dira kanpaina honen protagonistak. Hauek, publikoarekin partekatzen dute Lantegi Batuak-en ekarpena gizartean, desgaitasunak dituzten pertsonen inklusio soziolaboralaren bidez, gizartea sentsibilizatzen saiatuz eta haien gaitasun eta eskubideak lagunduz.

 

4 protagonista, 4 istorio

Lau protagonistek kontatzen digute, bideo formatoan, haien esperientziak enpresan, eta desgaitasunak dituzten pertsonek egunero aurre egin behar duten erronkak: genero-berdintasuna, lan prozesuetan eskuragarritasun eta moldagarritasunean berritzearen beharra, edo haien enplegagarritasuna, autonomia eta trebetasun sozialak gaitzeko trebakuntza programak garatzearen beharra. Holan, pertsona hauek benetan diren moduan erakusten dira: ehuneko ehun gai eta Lantegi Batuak-en arrakasten erantzunkide. 

 

Urteko txostena ulertzeko beste modu bat

Ikus-entzunezko pieza hau ardatz gisa, memoriaren eginkizuna egiten duen micrositea sortu dugu, imprimatutako liburuxka ordezkatuz eta modu argian aurkeztuz 4 pertsona protagonistak eta haien istorioen bidez adierazten dituzten enpresaren datuak.