Makina bat arrautza
GEHIAGO IKUSI
Azken hilabeteotan Ikerfelen lagunekin batera egindako Markaren Irudi eta Kokapenaren azterketak lagundu zigun hobeto ulertzen post-Covid kontsumitzailearen portaera merkatu-segmentu horretan. Eta baita markaren ibilbide osoa berrikusteko, aurretik ere aipatu dugun bezala.
Datuen arabera, EAEko arrautza-fabrikatzaile nagusia Hobea zen, eta markari lotutako balio nagusien aintzatespen eta esleipen argia zituen veste markekin alderatuta.
Hasierako egoera horretatik abiatuta, definitutako lerroetan aurrera egiteko apustua egin du Hobeak, markaren restyling-prozesuari eta ontzi berrietan dauden barietate eta segmentazioetan aplikatzeari ekin dio.
Proposamen bisual berriak lehen ezarritako ildoari jarraitzen dio, eta berretsi egiten du estilo koloretsu eta alaia eta argazki-estilo egiatsu eta sinesgarriaren aldeko apustua, produktuaren naturaltasuna eta freskotasuna azpimarratzen dituena.
Retail kanaleko estrategiari laguntzeko, telebistan agertzeko markarako hainbat aktibazio garatu ditugu, “A Bocados” sukaldaritza-programaren bitartez.
Euskarri horrek target-arekiko kidetasun-maila handia eskaintzen du, eta produktua bera oso kontu handiarekin tratatzen du, product placement-a, errezetak edo informazio-erreportajeak eginez.