San Mames
GEHIAGO IKUSI
Denboraldi bakoitzaren hasieran, Athleticzale guztientzako hoberen gordetako sekretua azalerazten laguntzen dugu: kamiseta zurigorri berria. Aurten, emakumezkoen taldeak (egungo Ligako txapelduna) ere kanpaina propioa du.
Partidua hasi aurretiko uneetan, aldageletan, adorea piztuz. Berotze lanetan, kontzentraturik, erabakitasun eta ziurtasun handiz. Txapeldunak jada prest daude denboraldia hasteko. Eta zu?
Bi kainpainak Klubaren hedabideetan garatu izan dira (digitalaetan, ambient median eta grafikoetan), eta zaleek oso harrera beroa eman diete.
Arriaga antzokian gaude, besaulki, palko, argi eta apaindutako zutabeen artean, edozein istorio errealitate bihurtu daitekeen espazioan.
Argiak itzali eta eszenatokian Athletic-eko jokalariak ageri dira, Klubaren kamiseta berriarekin, amets egiteko gonbidapena luzatzen digutelarik.
Hau da ondo gordetako beste sekretuenetako bat.
Denboraldi honetarako, eta Bilboko Arte Ederren Museoaren partehartzearekin, José Arrue margolariaren bi lan aukeratu ziren posterren atzealde gisa.
Argazki sesioari dagokionez, begirada bat eman diezaiokezue.