BEZEROA: BFA - DFB KATEGORIA: BRANDING, KANPAINAK

Gero Arte leloaren pean Bizkaiko Foru Aldundiarentzako ekintza plan ezberdinak elkartu ditugu. Honako ekintzen helburua Bizkaiko biztanleriak duen birziklaiaren inguruko kontzientzia piztea da, birziklai tasa igoarazteko asmoarekin uztartuz.

Mezu sinple batetik abiaturik, birziklaiaren prozesuan zaborretara botatzen ditugun objetuak gugana bueltatzen dira beste elementu batzuetan eraldatuta; beraz, ez da agurra, gero arte baizik. Honen inguruan, ekimen ezberdinak gauzatu dira jendeak mezua barneratzeko eta birziklaiarekiko jarrera aktiboak bultzatzeko.

Kanpainaren irudiak birziklatzeko prest dauden ontzi eta produktuez eraikitako eskua isladatzen du; esku honek ikusleari agurra luzatzen diolarik. Irudia laguntzeko claima eta tako berdearen gainean dagoen esaldiak sendotasuna nahiz ikuspena ematen dizkio eta, albi berean, ingurugiroarekiko eta naturarenganako errespetu jarrererata hurbiltzen da.

Gauzaturiko ekintzen artean, nabarmentzekoa da aurkezpenean egin zena: Foru Aldundiko egoitzaren aurrean, Gran Vían bertan, plastikozko hainbat edukiontzi bota ziren (eta baita batu ere); alegia, 4.000 biztanleko herri batek eguneko sortzen dituen ontzi kopurua.

Kanpainaren helburuetako bat, birziklaiaren mezua herritar guztiei helaraztea zen. Horretarako, ibiltaria den kanpaina diseinatu dugu, udan zehar Bizkaiko herri eta hondartza guztietan egon dena. Kokapen bakoitzean tailerrak, ekintzak eta jokoak izan dira, betiere gaikako hondakin-tratamenduarekin, zabor edukiontzien erabilpen zuzenarekin eta ingurugiroaren zaintze arduratsuarekin loturikoak. Karparen ondoan, foodtrack bat izan da partehartzaileen laguntza eta arreta puntu moduan ere erabili dena. Ekimenak Bizkaiko lurraldean izan diren kultur topaketa ezberdinetan ere egon da (Ibilaldia, Eitb-ko Hiru Jaia, etab)