BEZEROA: BFA - DFB KATEGORIA:

Bizkaiko Foru Aldundiak eskola kirol programa zabala eskaintzen du Bizkaian. Bere inguruan hainbat proiektu garatu dugu azkenaldian.

Egin kirola eta ondo pasa

Azken finean, horretan datza: pilota, raketa edo surf taula hartzean. Zapatillak jartzean eta frontoian, patioan edo hondartzan jolastean. Partidan murgiltzean. Kirola jolasa izatean, eta jolasa dibertigarria izatean. Txikia zinenean bezala. Orain bezala, oraindik txikia zarela batzutan ahaztu arren.

Claim eta lettering bat, fluor koloreak eta BFAren eskola kirol programarako ildoa.

Bizkaiko ikasleen kirol ohituren txostena

Bizkaiko ikasleen kirol ohituren txostenaren diseinu eta maketazioa, Deusto Unibertsitatearen elkarlanarekin BFAk zuzendutako eta koordinatutako ikerketa.

Asmo handiko proiektua

Bizkaiko ikasleen kirol ohituren inguruko adierazle ugari aztertzen eta erakusten dituen asmo handiko proiektua da hau, bere lehenengo edizioan. Hurrengo edizioek adierazle eta aldagai nagusien azterketa ebolutiboa egiteko aukera emango dute. Modu honetan, ezarrkitako helburuak lortzeko erabakiak eta jokabide politikak erraztuko dira.

Erakutsitako informazioaren izaerak berezko hizkuntza bisuala behar izan du, grafiko eta tabla ugari eta maila desberdinetan hierarkizatutako azalpen testuen irudikapen zuzena ahalbidetzeko.