Jario etengabea

Jario etengabea

BEZEROA: Fluidex KATEGORIA: BRANDING, EDITORIALA, ONLINE, PRINT

Fluidex Fluidoen Maneiurako Ekipoen Esportatzaileen Espainiar Elkartea da. Bere sorreratik, sektoreko enpresa espainiarren nazioarteko sustapenerako egiten du lan, eta baita euren interes orokorren babeserako ere. Aldi berean, kalitate eta berrikuntza gaietan erreferente bilakatu da.

Egun, 90 enpresa inguru dira elkartearen bazkide.

Jario etengabea

Berraztertze eta berrantolaketa

Fluidex puntako elkartea dela adierazteko, bere nortasun korporatiboak, aplikazio eta argitalpen ezberdinek hausnartze sakona behar zuten.

Bestalde, erabiltzen zuten webguneak teknologi eta ikuste muga anitz zituen. Horrez gain, eduki-egiturak berrantolaketa itzela behar zuen, webguneko bisitari profil ezberdinen beharrak lehenengo mailara eramateko.

Marka berria minuskuletan aurkezten da, cyana, itsas urdina, grisa eta euren arteko konbinazioetan oinarritutako kolore paletan. Zirkuluak formaren perfezkioaren adierazpen gisa laguntzen du.

Webgune responsive berriak aurreko ikuste mugak gainditzen ditu eta edukiak era bisual eta intuitiboan aurkezten ditu. Bestalde, bazkideek, Login bidez funtzionaltasun eta eduki esklusiboetarako sarbidea izango dute, fluidexspain.com eguneroko lanerako erreminta boteretsua bihurtuz.

Jario etengabea

Unibertso grafikoa piktograma sistemarekin, bilbe eta hondo ezberdinekin osatzen da. Hondoetan, lerro zuzenak segmentu makurrekin nahasten dira, sektoreko ekipamendu eta sistema geometrikoak gogoraraziz.