Bizitzari omenaldia
GEHIAGO IKUSI
Zortzi belaunaldietan zehar, Familia Belasco-k Pacharán La Navarra arduraz garatu egin du, berrikuntza eta tradizioaren orekaren bila doalarik. Era berean, zaporea eta autentikotasunean oinarritzen da, baita konplexutasunean eta gardentasunean ere. Hain zuzen ere, harmonia honek marka-irudi bisualaren berdiseinu eta botilaren etiketa bereizgarrian parte hartu behar zuen.
Marka-proposamen berriak dinamismo handiago bat isladatzen du. Gainera, markari nortasuna gehitzen dioten ezaugarri eta xehetasunak barneratzen ditu. Horren bitartez, markaren irudia gaur eguneko kontsumitzaileei zuzentzeko gaitasuna du.
Etiketari dagokionez, marka berari espazio handiago bat eman zaio, produktua salmenta tokian ikusteko erraztasuna bermatuz. Aldi berean, benetan ezinbestekoa den informazioari garrantzia eman zaio, arreta guztia horretan bideratu dezan. Konposaketa patxaranak duen basaranen forma-organikoaren testurarengatik nabarmentzen da, Nafarroa, Viana eta Familia Belasko-ren irudia izanik.
Emaitza finala likoreak eskaintzen dituen sentsazioak botila bera zeharkatzea da, hau da, %100 napar patxaranaren nortasuna eta autentikotasuna nabarmentzea lortu.
Erraztasun eta konplexutasunaren konbinaketaren islada.
Pacharán la Navarra. Benetako patxarana.
·
·
·