
Bizitzari omenaldia
BEZEROA: Grupo La Navarra KATEGORIA: BRANDING, KANPAINAK, PACKAGING
Grupo La Navarra-ren menpe, Bodegas Marco Real 30 urte darama kalitatezko ardoak lantzen. Bere Homenaje gamaren berdiseinatzearen erronka hartu genuen, botilei hizkuntza propioa emanez: ardoak ahosabaiaren bidez eskaintzen dituen sentsazioak islatzea zen gure helburua.

Edan eta bizitzen den ardoa
Homenaje kalitatzeko ardoa gustoko duen kontsumitzailearentzat dago zuzenduta, esperientziadun packaging, irudi paregabea eta gaurko estiloaren bidez identifikatua sentitzen dena.
Aro berri honetan, ardoak edan eta bizitzen dira.

Bidaiatzen dutenei omenaldia
Homenaje-ren irudi berria ibai baten bitartez adierazten da: bere ertze eta meandroetan milaka esperientzia, txoko eta toki pilatzen dira, New York, Erroma, Berlin, Paris edo Bilbon bizitako eta biziko diren momentuak oroituz. Ibilbide honek esaldi inspiragarriak irudikatzen ditu, hitz gutxitan markak bere kontsumitzaile berriarentzat izan nahi duen guztia iradokituz.
Hiru omenaldi, ardo bat
Gama berria hiru barietatetan aurkezten da (zuria, gorria eta beltza), koloreen eta berezko ikonografiaren bidez segmentaturik, bai etiketan bai uztai-tapoi berrian, ardoaren irekitzea eta kontserbazioa hobetzen duena. Modu honetan, enpresa tradizioa eta berrikuntza gehitzen duen ardoaren abangoardian kokatzen da.
