Itsasoko gauza on guztiak islatuz
GEHIAGO IKUSI
Hobea markak Euskadi, Nafarroa eta Burgoseko zenbait oilo-arrautza ekoizle biltzen ditu. Guztien artean, 1.150.000 oilo inguru dituzte urtero 25 milioi arrautza dozena baino gehiago erruteko gai direnak, makina bat arrautza alegia!
Gero eta merkatu konplexu eta zorrotzago baten aurrean, ekoizleek, marka baten sorreran oinarritutako estrategia baten alde egin zuten apostua. Modu honetan, banaketa kanal ezberdinetan presentzia nabarmenagoa eta hedabideetan sustapen ekintzak egiteko eskura zituzten baliabide guztiak aldiberean erabiltzeko aukera izan zuten, markaren aztarna nabari handiagotuz.
Egoera honetatik abiatuz, Moriwase-k naming eta nortasun korporatibo lanak garatu zituen, eta baita merkaturatzeko produktu eta formatu ezberdinen packaging-en aplikazioak ere. Halaber, salmenta puntuetan markak duen presentzia arreta handiz maneiatu izan da.
Behin sartze-fasea burututa eta markaren presentzia eragin esparruetan indartuta, Hobeak bere lehenengo telebista kanpaina plazaratu zuen, "Arrautzalde on!", bere merkatuan nabarmendu eta marka-irudia eraikitzeko helburuarekin.
Emandako pausorik berrienak, webgunearen sorrera eta propio eraikitako estrategia digitala martxan jartzea izan dira, betiere sare sozialek lagunduta. Webgunean, baserritarrek presentzia nabarmena dute, haien gertutasuna eta benetakotasuna azaleratuz. Bestalde, funtsezko elikagai honi probetxua ateratzeko, trikimailu eta errezeta atal bereizia ere badu.