Marka enbaxadoreak

BEZEROA: Merkal Calzados KATEGORIA: BRANDING, KANPAINAK, PRINT, SHOOTING

Lehenengo denda 1987an Katalunian ireki zuenetik, Merkal Calzados familia guztirako oinetakoen sektoreko buru bihurtu da.

Egun, peningsula osoan eta baita Kanariar Uharteetan ere aurki daitezke dendak. Merkal Calzados moda produktuek kalitatedun bermea prezio onenetan dute, espazio erakargarri eta zabaleko concept store-etan salgai.

Pausu bat aurrerago

Merkal Calzados salmenta puntuek merkataritza-zentroetako espazio zabaletara salto egin duten moduan, euren produktu bildumek ere moda joera berriak bereganatu dituzte. Bilakaera honek, markaren publizitate eta komunikazioan etengabeko eguneratze prozesua suposatzen du.

Kasu honetan, gure erronka Merkal Calzados-entzako bere publikoarekin duen lotura finkatu eta errealitatearekin bat datorren marka-irudia lortzean datza.

2013tik, Moriwase-k Merkal Calzados-entzako kanpaina anitz garatu ditu, guztiek marka-enbaxadore bat protagonista gisa izan dutelarik. Estrategia honek markaren irudi nabarmena indartu du.

Carolina Cerezuela, Laura Sánchez, Helen Lindes eta Marta Hazas izan dira, orain arte, azken denboraldietako urtaro-kanpainetan protagonista izan diren emakumeak.

Denboraldi guztietan, Moriwase-k ekoizpen eta zuzentze lan ezberdinak gauzatzeaz gain, hedabide grafiko nahiz digitaletan eta egungo 180 salmenta puntuetako aplikazioak egin izan ditu.