Futbola, baloiaz harago
GEHIAGO IKUSI
1.919an sortu zenetik, Save the Children-ek haurrentzako mundu eta gizarte bidezkoagoa lortzeko egiten du lan. Honakoa burutzeko, egiten duten ekintza bakoitzaren erantzunkizuna kontutan hartzen dute; laguntzaileen garrantzia, eta baita defendatzen dituzten umeekiko konpromisua.
Gaur egun, 120 herrialde baino gehiagotan egiten dute lan.
2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpainan, Save the Children-ek kanpaina berria proposatu zigun ordezkari politikoek euren agenda eta programetan haurtzaroarekin lotutako gaiak sar zezatela.
Kanpainaren bi xede nagusi zituen: batetik, norberaren botoak aldaketa eragile gisa duen indarraz jabetzea eta, bestetik, aldaketa hauek haurren bizi-baldintzetan izan dezaketen eragina ulertaraztea, batez ere, egoera gogorrenetan bizi diren haurren egoera hobetzeko.
Haur bakoitzak bere iritzia emateko eskubidea duen arren, oraindik ez du botoa emateko aukerarik. Ahal dutena, eta benetan gustoko dutena, boteak ematea da. Kanpainaren spot-ak hori bera egiten ari den haur taldea erakusten digu: boteka dauden bitartean, dituzten kezka eta arazoei buruz solas egiten dute, helduoi botoa ematean haurrengan pentsatzeko eskaera luzatuz.
Kanpaina hedabide digitaletan garatu zen nagusiki, eta medio grafikoetarako moldaketa ezberdinak egin ziren.