Etiketak kentzen dituzunean, pertsonak geratzen direlako

BEZEROA: Lantegi Batuak KATEGORIA: BRANDING, KANPAINAK, DIGITALA, STAND

Lantegi Batuak-ek bere 40. urteurrena ospatuko du kanpaina bat abiaraziz "Etiketak kentzen dituzunean, pertsonak geratzen direlako" ikurpean. Helburua? Lau hamarkadetan zehar Lantegi Batuak proiektua posible egin duten pertsona guztien lana balioetsi, gogoratu eta eskertu.

Grafiko sinple, dotore eta zuzen baten bidez, non lantokietan garrantzi handia duen, pertsonek gizarteak ezarritako estereotipo eta etiketen aurrean duten garrantzia adierazi dugu.

Ekintza

Kanpaina ikus-entzunezko ekoizpen batekin hasten da. Oso zaindutako grabazio-saio baten bidez, giro ezin hobea sortzea lortzen dugu, protagonista batzuen istorio pertsonaletan sakontzeko. Zuzendariek, familiek, begiraleek eta langileek euren bizipenak kontatu zizkiguten, baita Lantegi Batuak-ek euren bizitzetan zer irudikatu duen ere.

Ikus-entzunezkoez gain, kanpaina osatzeko, online eta offline piezak koordinatuak daude. Oroitzapenezko lehen ekintza maiatzean zehar hasi zen, Metro Bilbaorekin elkarlanean egindako erakusketa ibiltari batekin. Erakusketa hilabete osoan zehar bisitatu ahal izan zen Indautxu eta Moyuako geltokietan eta ekainean Santutxuko geltokian egon zen. Erakusketak Metro Bilbaoren sareko beste geltoki batzuetatik bidaiatzen jarraituko du.

Erakusketa honetan, Lantegi Batuak-en historia aztertzen da, 40 urte hauetako protagonista eta partaide batzuen eskutik, eta, aldi berean, testigantza bidezko bideo hunkigarri eta zuzen bat oparitzen digute, bakoitzaren lanari balioa emanez.

Era berean, hiri-altzarietan sentsibilizazio-kanpaina bat garatu da, ospakizunetarako egokitzapenak diseinatu dira, barne-erakusketa bat zentroko sarerako eta aplikazioak ekitaldi nagusirako.