Futbola, baloiaz harago

BEZEROA: Athletic Club Fundazioa KATEGORIA: BRANDING, KANPAINAK, ONLINE

Athletic Club Fundazioak gizarte, kirol eta kultur-eremutan garratzizko ekintza programa garatzen du. Fundazioaren helburua gure gizartea hobetzen laguntzea eta honek Athletic Club-ari ematen dion guztiaren parte bat itzultzea da.

Osotasuna era bereizian landuz

Ekintza eta programa ezberdinek eragile, gizarte-erakunde, enpresa, partikular edota boluntarioak dituzte partaide, eta honek, proiektuari izaera ireki, partehartzaile eta partetatua ematen dio.

Ikuspuntu zabal batetik, gure helburua Fundazioarekin eta Athletic Club-arekin harremana eta koherentzia bisuala mantentzen dituen diseinu kreatiboa zehaztea da, euren ekintza guztien komunikazioan nabarmendu dadin. Zehaztasunei erreparatzean aldiz, proiektu bakoitzak tratamendu bereizia eta bere behar propioei egokitzen den erantzun zehatza eskatzen du.

Thinking Football Film Festival

Thinking Football Film Festival 2012tik ospatzen da BBK Aretoaren eta Bilboko Udalaren partehartzearekin. Jaialdiaren irudiaren nortasuna paleta kromatiko propioaren eta irudien tratamendu grafikoaren inguruan eraikitzen da. Ekitaldi bakoitzaren markaren berezko izaera kontutan hartzen da beti, eta erabilitako tipografien konbinazioekin batera, poster, programa nahiz bestelako komunikazio-piezen aplikazioak aise sendotzen dira.

Informazio gehaigo: http://thinkingfootballfilmfestival.com

Letrak eta Futbola

Letrak eta Futbola 2010etik Athletic Club Fundazioak zuzentzen duen literatura, komiki eta kazetaritza festibala da. Edizio bakoitza topaketa, hitzaldi literario eta tailerretaz osatuta dago. "Athletic Irakurle Kluba"n, jokalariek, teknikoek edota zaleek liburuak partekatu eta irakurmenak elkarri gomendatzean, talde sentimendua sendotzen da.

Beste ekimen eta programak

Nortasun sozialagoarekin eta Gurutzetako Ospitalearekin elkarlanean, pediatria tratamenduetan ahal den neurrian laguntzeko ekimena garatu dugu Fundazioarekin batera. Proiektua Sendaketa eta Larrialdi gelak girotzean datza, gaixoentzako eta osasun-langileentzako pegatinak, eta baita txapeldun txiki hauen ahalegin eta indarra azalerazteko diploma eta dominek ere osatzen dute.

Futbola, baloiaz harago

Bertso Derbia, Herriz Herri, Futbol Kalean, Three Sided Football... Fundazioak antolatutako eta parte hartzeaz harro gauden ekintza batzuk baino ez dira.