Etorkizuneko Balioa

BEZEROA: Lantegi Batuak KATEGORIA: BRANDING, KANPAINAK, DIGITALA, MOTION, ONLINE

“Gizarte balio integratua, etorkizuneko balioa”, Lantegi Batuak garatutako azken tresnaren kontzeptua barneratzen du eta gizarteak ezagutzeko sortu dugun azkenengo kanpaina da. Tresna hau gai da, lehengo aldiz, enpresen gizarte-balioa dirua bihurtzeko, bere balio zenbakarri edo tradizionalez haratago joanda.

Etorkizuneko Balioa

Erronka

Lantegi Batuak duela 10 urte UPV eta Deustuko Unibertsitateko aditu desberdinek erakundearekin batera sortutako kontabilitate sozial tresna hau gizarteak ezagutzea bilatzen zuten. Erakundeak bere bezeroei emandako mozkin ekonomiko zuzenak ez ezik, kontabilitate tresna honek bere zerbitzuak kontratatzean sortutako gizarte balioak gorazten ditu.

Bizkaian 1500 pertsonatik gora (horietatik %83 gorakoek desgaitasun intelektuala dutenak) kontratatzen dituen empresa batek gizarte-balio izugarria du, 207M€koa azkenengo urtean eta 1500M€tik gorakoa azkenengo 10 urteetan. Horregatik, garrantzia zuen datu hauek gizarteriarekin banatzea, onuratu nagusiena delako; kontribuziozkoak ez diren pentsioen aurrezkiekin, osasun eta heziketa gastuekin, retribuzioa zergen bidez, etab… baina gehien bat lurraldeko eskualdeak kohesioa izatea eta sozialki leialak izatea bermatzen duelako.

Ekintza

10 urte hauetako lanaren datu orokorrak aurkezteko eta Balio Sozial Integratua ezagutarazteko, Bilbao Aretoa EHUn garatutako ekitaldi bat egin zen, eta bertan parte hartu zuten beren esperientziak prentsarekin partekatu eta Lantegi Batuak Bizkaiko gizarte-aldaketako eragile gisa aitortu zuten eragile eta interes-talde nagusiek.

 

Ekitaldian, euskaraz, gaztelaniaz eta EHZn grabatutako ikus-entzunezko pieza bat aurkeztu zen. Bertan azaltzen denez, ohiko eragile ekonomikoek zuhaitza ureztatzen dutenean, zuhaitzak hainbat fruitu ematen ditu, baina beste parametro sozial batzuk zenbatzen direnean, zuhaitzaren fruituak askoz handiagoak dira.

 

Horrela, ikusizko lengoaia erakargarri horren bidez, beste pieza batzuk sortu genituen, hala nola, informazio-diptiko bat, sortutako bideo-piezak, prentsako txertaketak eta erakusketa ibiltari bat.

Eskerrak emateko kanpaina

Era berean, Lantegi Batuak-ek erakundearekin lankidetzan aritzen diren udalerri eta udalei eskerrak emateko kanpaina baten kontzeptualizazioan laguntzeko eskatu zigun, eskainitako zerbitzuen bidez (lorezaintza, garbiketa, etab.) edo Bizkaia osoan zehar banatutako zentro eta tailerren bidez. Desgaitasuna duten pertsonen lana herritarren artean ikusaraztea zen helburua; erosketa publiko arduratsuaren garrantzia nabarmentzea, herritarren artean komunitate-sentimendua sortuz eta Bizkaiko Balio Sozial Integratua ezagutaraziz.

Kanpaina online eta offline euskarri koordinatuetan gauzatu zen. Alde batetik, kanpoko markesinekin (Bizkaibus eta metro Bilbao) ekintza bat egin genuen, eta udalerri bakoitzeko oppiak bertako datuekin pertsonalizatuta zeuden. Horrela, edozein bizilagunek jakin zezakeen Lantegi Batuak-eko zenbat langile ari ziren herriko lorategiak zaintzen edo kaleak garbi mantentzen, etab. Aldi berean, ekintza digitalak egin ziren, ekintzaren zifra zehatzak jendearen eskura jartzeko.

Kanpainaren emaitzak bikainak izan dira. Alde batetik, udalerri batzuek Lantegi Batuakekin kontratuak egin nahi izan dituzte kanpainaren ondorioz, baina, batez ere, herritarren esker ona sentitu da Lantegi Batuak erakundeak udalerri bakoitzean egiten duen lan garrantzitsuaren berri izan dutelako.